MEDITAZIO-ONTZIAK
Zeramikazko pieza paregabe hauek ez dira apaingarriak bakarrik. Gure bizitzan funtzio bat emateko sortu dira; meditazio-une batzuk ahalbidetzeko eguneroko hitzordua.
Gure barrualdea garbi mantendu behar dugula gogoratzea zein zaila den pentsatuz, berria guregan sartu ahal izateko, proposatzen dut pieza xume honen bidez egunean segundo batzuk ematea, non, kontzienteki, ur kantitate bat isuriko dugun ontzian. Bi eskuekin helduta, behatuko dugu piezaren barnealdearekin kontaktuan dagoen elementua, gure baitan ditugun pentsamenduak balira bezala. Ohartzen gara hasten den egunean informazio eta eragin ugari jasoko dugula, eta horiek beteko dutela gure izpiritua.
Eguna amaitzen denean, berriro hartuko dugu katilua bi eskuekin, begiak itxiko ditugu, arnasa sakon hartuko dugu, gure baitan metatu den hori guztia uretan sentituz.
Begiak irekitzean, katilua husten dugu, arnasa sakon hartuz, esmaltearen xehetasunei erreparatuz; lasai, askatutako ahurtasuna bistaratzen dugu, gure sentimendu esentzialak bere lekua berreskura dezan gugan.