Artista baten obra zuzenean eskuratzeak balio ukiezina eman dio beti transakzio horri.
Giza arimak parte hartzen duen edozein arazok, materiala izan arren, esperientzia aberasgarria oparitzen digu.
Hori da zuretzat, Artearen maitalearentzat, eta niretzat, artista gisa eta zuzeneko harremanari esker, ekintza horri edukia eta zentzua gaineratzen dion lotura bat sortu ahal izango baitugu.
Sail honetan serie ezberdinetako lanak aurkituko dituzu.
Pieza bakoitzari buruzko oinarrizko informazio bat dago.
Prezioari bidalketa gehitu beharko litzaioke, hala badagokio. Gehiago jakin nahi baduzu edo horietakoren bat eskuratu nahi baduzu, bidali mezu bat harremanetarako formularioaren bidez edo botoian klik eginez.
Ez ahaztu izenburua aipatzea zure zalantzak argitu ahal izateko.
Mila esker.
Belarrean etzanda, zerua ikusten dut, lurrak ikusten duen zeru bera; orekaren bidetik doan izaki hegaldun bat aurkitu dut. Gure etxean, Lurran, uzten duen oinatzea arintzen.
Serie hau Maiatz argitaletxeak 2015ean argitaratutako “HU-MANOren giltza” liburuaren oinarri bisuala da.
“Halako tresna zehatzaren jabe izanak, gure patua markatuko zigun; eta bakardadean, egunez egun handiago sentitzen diren jainkoak bezala, gure argitasun propioarekin itsuturik, gainerako guztia pertzibitzeaz ahaztu zitzaigun.
Sekulako abantaila horrekin, funtsezko zerbait aldendu zitzaigun, altxor baten gisa bazter ezkutuan gelditurik.
Gutaz oroit, akordatu nintzen gu nekaezinezko bilaketan ekiten”
Eskualdunaren gakoa (Maiatz. 2015)
Enkarguz eskura daitezkeen erreprodukzioen seriea.
Jatorrizko tintak bilduma pribatu batekoak dira.