Erretratu on batek balioa hartzen du denboraren poderioz, pertsonen esentzia euskarritik haratago doa, bere lekua hartzen du eta bertan bizi da.
Anduetzak, gizabanako bakarraz interesaturik, praktika artistikotik hurbil dagoen ofizio bat garatu du aldi berean: erretratatzekoa.
Obra horien forma errealisten artean, haratago doan pertzepzio bat antzematen da. Begirada bakoitzean ere transzendentalaren bila jarraitzen duen artista honen eskua da.
Elkarrekin ospatu.